31 urteko gizonezkoa atxilotu dute Durangon, bikotekide ohiarengandik aldentzeko agindua urratzea egotzita

Anboto 2022ko abe. 21a, 18:12

Ertzaintzak goizalde honetan atxilotu du gizonezkoa, biktimaren etxean.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, goizalde honetan 31 urteko gizonezko bat atxilotu dute Durangon, bikotekide ohiarengandik aldentzeko agindu judiziala urratzea egotzita. Atxiloketa etxebizitza batean egin dute. Agenteak etxera sartu dira, eta biktima eta adinbako bat lokalizatu dituzte barruan. Poliziak lagunduta, kalera irten dute gero. Biak ala biak "onik" daude. Atxiloturiko gizonezkoa ere biktimaren etxean lokalizatu dute. Etxea miatzerakoan topatu dute, ezkutatuta. 

Ertzaintzak "neurri judizialak urratzeagatik" eta "genero-indarkeriaren delituagatik" atxilotu du gizonezkoa. Goiz honetan epailearen esku utzi dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!