Zoru irristakorraz, zarataz eta internet konexioaz berba egiteko batuko dira Durangoko Udala eta Alde Zaharreko bizilagunak

Anboto 2022ko abe. 16a, 14:26

Martitzenean batuko dira, udaletxeko osoko bilkura aretoan.

Durangoko Udala Alde Zaharreko bizilagunekin batuko da martitzenean, bizilagunek helarazitako eskariei buruzko berriak partekatzeko. Bilera martitzenean egingo dute, 18:30ean, udaletxeko osoko bilkura aretoan. Besteak beste Interneterako konexioa, zoru iristakorra eta zarata izango dute berbagai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!