Tabirako Baquéko emakumeei kostatu egin zitzaien aurtengo ligari neurria hartzea, baina orain geldiezinak dirudite eta lau garaipen daramatzate bata bestearen atzetik. Azaro hasieratik ona La Rioja ABN, Navarra Villoslada, San Ignacio eta Leioa taldeak menderatu dituzte. San Ignacio Euskadiko Ligako lider zihoan, Durangora etorri zenean. Ondorioz, sailkapenean gora egin dute: bederatzigarren daude, sei garaipen eta lau porrotekin.
Aurtengo azkenengo partidua zapatuan, 19:00etan, jokatuko dute, Landako kiroldegian. La Salle hirugarren sailkatua izango dute aurkari.
EBA mailan dabilen gizonen taldeak ere asteburuan agurtuko du urtea, Mondragon Unibertsitatea taldearen kantxan. Oso maila borrokatua da eta talde asko garaipen gutxiren barruan daude. Orain, Tabirako Baqué azken bigarren tokian sailkatuta dago, baina garaipen batekin postu batzuk aurreratu ditzake.