Gehi Zazpi taldeak itxiko du Durangoko Musika Hamabostaldia

Anboto 2022ko abe. 14a, 09:06

Zapatuan izango da kontzertua, 19:00etan, Kurutzesantu museoan. Estilo guztietako piezak joko dituztela aurreratu dute: boleroak, pelikuletako abestiak, edota Fito&Fitipaldis, Gatibu eta Metallica taldeen abestiak.

Gehi Zazpi taldea 2011.urtean sortu zen, Irati Ortubia irakaslearen zuzendaritzapean. Gaur egun, Elen Etxebarria, Aitziber Elizaran, Sara Cimarro, Izaro Mayans, Selma Youssoufi, Leire Berreteaga, Euri Gaztelurrutia eta Amaia Garcia musikariek osatzen dute taldea. 

Ikasleen kontzertua, bezperan

Urtero bezala, gabonetako kontzertua eskainiko dute Bartolome Ertzilla musika eskolako ikasleek. Barikuan izango da, 19:00etan, San Agustin kulturgunean. Orkestra gazte eta txikiak, txikien eta gazteen bandak, musika eskolako txistu eta flauta taldetako ikasleek eskainiko dituzte emanaldiak, eta guztira, 80 ikasle inguruk parte hartuko dute. Sarrerak hiru euroan daude salgai Durangoko Arte eta Historia museoan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!