Errotaritxuena, Txibitena eta San Inazio aldeko jolas parkeak berritu eta gero, Durangoko Udalak jolasgune berri bat zabaldu du Sasikoan. Aurrera begira antzerako proiektuak garatuko dituzte Tabiran eta San Fauston. Hain zuzen, horretarako diru poltsa gorde dute 2023ko aurrekontuetan. 428.000 euro. San Inazion, gainera, parkea estaltzeko teilatua egingo dute. 200.000 euro erabiliko dituzte proiektu horretarako. Udalak "ahaztuta zeuden espazioak berreskuratzeko eta eraberritzeko" apustua egin duela esan du.