Gasari eta argindarrari loturiko zalantzak argituko dituzte Durangon

Anboto 2022ko abe. 12a, 11:07

DAZ Durangoko Alde Zaharra elkarteak berbaldi informatiboa antolatu du. Kepa Loizagak, Euskadiko OCU elkarteko abokatuak argituko ditu zalantzak.

DAZ elkarteak argindarraren eta gasaren fakturetan zein kontratuetan egon daitezkeen zalantzak argitzeko saioa antolatu du. Horretarako berbaldia egingo dute eguenean, hilaren 15ean. Kepa Loizaga abokatuak, Euskadiko OCU Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen elkarteko kidea denak, eskainiko du berbaldia. 19:00etan izango da, Arrupe aretoan, Jesuitak ikastetxearen Kurutziaga kaleko aretoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!