Mendi lasterketen denboraldiko azken probetariko bat jokatu da, gaur, Riglos herrian, Huescan. Zortzigarren edizioa izan da aurtengoa eta, urtero lez, lasterketa bi egon dira. Luzea bata, 35 kilometrokoa (TMR35) eta 2.200 metroko desnibel positiboa izan duena, eta 12 kilometroko laburragoa (TMR12).
Lasterketa luzean, Indarpark Kirol Kluba taldeko Larraitz Aragon korrikalari durangarra nagusitu da (3.53.39). Neus Colomer izan da bigarrena (4.11.06) eta Cristina Fargas sailkatu da hirugarren (4.18.14).
Mutiletan, Xabier Zarranz korrikalari nafarrak irabazi du proba (3.11.46). 35 kilometroko lasterketan 300 bat korrikalarik parte hartu dute, horietatik 54 emakumezkoak.