Liburuak zein diskoak erosteko ilara luzeak. Artistekin argazkiak hartu ahal izateko itxaronaldiak. Esku bete komiki hemen eta haur literatura ugari han. Durangoko Azokak bere bigarren eguna du. Landako Gunea eta Saguganbara goraino bete dira gaur ere. Jendetza batu da Durangon.