Mercedes Zavalak madrildarrak Bizpahiru ezbai interpretatuko du; Urtzi Iraizoz nafarrak, ostera, Lehen laukotea estreinatuko du. Emanaldia osatuko duten beste hiru piezak Pastoral d´estiu (Manuel Oltra), Triptikoa (Miguel Gonzalez Bastida) eta Sonata (Tomas Aragües) dira. Interpreteak hauek izango dira: Aitor Amilibia, Aitor Urquiza, Aritz Labrador, Maite Sagastibeltza, Oskar OVejero, Ikar Sagala, Aitor Alvarez, Leire Retegi, Josean Hontoria, Garazi Navas eta Luis Diego Redondo izango dira.