Durangoko Azokarekiko konpromisoa berretsi du Durangoko Udalak

Anboto 2022ko abe. 7a, 09:43

Durangoko hainbat udal eraikin Azokarako utziko dituzte. San Agustin kulturgunea Szneatokia gunea izango da, eta Arte eta Historia museoan eta Bizenta Mogel bibliotekan kultur programazio berezia eskainiko da. 

“Durangoko Azokarekin elkarlanean aritzeko konpromiso sendoa daukagu Kulturaren aldeko apustua egiten dugun heinean. Horrez gain, kontziente gara Azokak Durangori eskaintzen dizkion mota ezberdinetako etekinez, horregatik Udaletik gure aletxoa eskaini nahi dugu”, adierazi dute udal ordezkariek.

Arte eta Historia museoa Durango + programaren parte izango da, eta hainbat ekintza eskainiko dira bertan. Adibidez, gaur, Collage dadaistak tailerra eskainiko da DBHko ikasleentzako. Abenduaren 9an Joseba Sarrionandia, Mikel Antza, Mikel Soto, Mari Luz Esteban, Eider Eibar, Adur Larrea, Susanna Martin eta Asiskok Itzulpena elkartasuna da liburua aurkeztuko dute; egun bat beranduago, Sastraka aurkezteko mahai ingurua egingo dute, eta arratsalde horretan, Iñaki Segurolaren ibilbide literarioa gogoratzeko ekitaldia egingo dute, 18:00etan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!