Maristak Durango ikastetxeko ikasleek ziklisten itzuliak eta denborak zenbatzeko sistema bat garatu eta belodromoan probatu dute

Anboto 2022ko abe. 5a, 09:53
Maristak Ikastetxeko ikasleak Marino Lejarreta belodromoan.

Joan zen barikuan Marino Lejarreta belodromoan izan ziren sistema bertatik bertara probatzeko.

Maristak Durango ikastetxeko goi-mailako zikloko ikasleek ziklistek belodromo batean egiten dituzten itzuliak eta denborak zenbatzeko sistema bat garatu dute. Joan zen barikuan, sistema hori funtzionamenduan jarri zuten Berrizko Marino Lejarreta belodromoan. Talde bakoitzak bere produktua aurkeztu zuen, txirrindularien erregistrotik hasi eta emaitzak denbora errealean bidali arte.

Demo bakoitzak, garapen taldeko kide bakoitza, irakasle bat eta bizikleten mekanika programako ikasle bat zituen. Kide berriak aztarnak detektatzeko sistema baten bidez erregistratu behar izan zituzten, taldeari eransteko eta, horrela, gutxienez buelta bat emateko.

Bizikletak Muntatzea, Prestatzea eta Mantentzearen Espezializazio programako ikasleen laguntza izan zuten erronkarako. Bizikletak prestatu zituzten eta konponketetan nahiz erakustaldian parte hartu zuten.

Erronka ez zen oharkabean igaro eta Raul Mena, Euskadiko Txirrindularitza Federazioko presidentea, belodromoan izan zen ikasleen lana bertatik bertara ezagutzeko.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!