Geu Bek pertsonen gaitasunak askotarikoak izan daitezkeela aldarrikatu du Durangon

Anboto 2022ko abe. 3a, 14:23

Gaur, abenduaren 3a, Urritasunaren Nazioarteko Eguna da.

Geu Be elkarteko kideek, Saltsan katering etxearekin batera, salda eta txorizoa banatu dituzte gaur Andra Mariko elizpean. Antolatzaileak oso pozik agertu dira izandako harreragaz. Salda, adibidez, agortu egin zaie. Horrez gainera, umeentzako aktibitateak antolatu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!