"Urte eta erdiko lana izan da. Gainera, lan handia izan da erakusketa koordinatzea, 30 artelanetik bakarra baita gurea eta besteak ekartzea kudeatu behar izan dugu; inoizko urrinenetik ekarri ditugu", azaldu du Arrizabalagak. Arabako, Bilboko, Oviedoko (Espainia) Arte Ederren museoetatik, BBK Fundaziotik, Gasteizko Apellaniz galeriatik, eta bilduma partikularretatik jaso dituzte lanak. . Hogeita hamar lanez gainera, hainbat dokumentu daude ikusgai, besteak beste, Ortega Gasseten Zubiaurreren emazteari idatzitako gutuna, dominak...
Bere jaiotzaren 140.urteurrena baliatu dute Ramon de Zubiaurreren inguruko erakusketa egiteko, hil zenetik, bere obrak baino batzen ez dituen lehena. Rebeca Guerra da erakusketaren komisarioa.
Katalogoa ere kaleratuko du Durangoko Arte eta Historia museoak, eta bertan publikatu gabeko hainbat datu eta lan ikusi ahalko dira. "Oztopo batzuk izan ditugu, baita alde ekonomikotik ere, baina azkenean iritsi da eguna", amaitu du Arrizabalagak. Otsailaren 5era arte egongo da ikusgai erakusketa.