Durangoko Azokako egunetan, azoka propio eta autogestionatua antolatuko dute hainbat kolektibok

Anboto 2022ko abe. 6a, 10:30

Zeharkalea, 11-BJ 3D zenbakian egongo da azoka. (Argazkia: Sare Antifaxista).

Zeharkaleko lokal batean kokatuko dute azoka.

Abenduaren 7tik 11a Durangoko Azoka Autogestionatuan parte hartuko dute hainbat kolektibok: Sare Antifaxista, DDT Banaketak, Katakrak, Durangaldeko Okupazio Bulegoa, Ona Ediciones, Aipu Agenda… Kultura "antikomertzialari" tokian egitea izango da Zeharkaleko 11. zenbakian kokatuta (Sarrera Kalebarriatik) egongo den azokaren helburua, sustatzaileen esanetan.

Eguaztenetik zapatura, 11:00etatik 20:00etara, egongo da zabalik. Domekan, berriz, 17:00 arte arratsaldean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!