Udal zerbitzuetako 101 plaza egonkortuko dituzte Durangon

Anboto 2022ko aza. 28a, 12:06

Sindikatuek eta alderdi politiko guztiek onartu dituzte lanpostuak egonkortzeko oinarri orokorrak. Postuen behin-behinekotasuna %55,64tik %14,92ra pasako da. Euretatik 36 funtzionarioak dira etas 65 lan kontratuko beharginak.

Durangoko Udalak 97 lanpostu publiko egonkortzeko oinarriak onartu ditu sindikatu eta alderdi politiko guztien aldeko botoekin. Horrez gainera, oposizio lehiaketaren bidez eskainiko diren beste 4 plaza onartzea aurreikusi du datozen asteetan. Horrenbestez, 101 udal lanpostu egonkortuko dituzte guztira. Enplegu Publikoaren Eskaintza honela geratuko da Durangoko Udalean eta haren zati diren egitura autonomoetan: Idazkaritza (25 plaza), Zerbitzu Ekonomikoak (6), Zerbitzu Teknikoak (9), Obra Brigadak (7), Durango Kirolak (28), Udal Euskaltegia (1), Astarloa Kulturgintza (10), Bartolome Ertzilla Musika Eskola (14) eta Durango Eraikitzen (1). 

Udalaren asmoa "ezegonkortasun indize handiarekin amaitzea da". Ima Garrastatxu alkateak eta Julián Ríos alkateordeak azpimarratu dute postuak "aho batez" onetsi direla sindikauen eta alderdi politiko guztien babesagaz. Sindikatuei eskerrak eman dizkiete behin-behinekotasuna murrizteko erakutsitako "borondate onagatik". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!