Liderraren kontrako neurketak Tabirako Baqueko talde bientzat

Anboto 2022ko aza. 25a, 13:06
Tabirakoko neskek zapatuan jokatuko dute ligako partidua.

Asteburu honetakoa ez da edozelango jardunaldia Tabirako Baqué klubarentzat. Talde nagusi biek euren ligetako liderren kontra jokatuko dute.

Euskadiko Ligan, emakumeek San Ignacio liderra hartuko dute, zapatuan, 19:00etan, Landako kiroldegian. Orain arte partidu bakarra galdu dute nafarrek. Durangarrek launa garaipen eta porrot dituzte, baina une honetan bolada onean daude, azkenengo neurketa biak irabazi eta sailkapenean gora egin dute eta.

EBA mailan, gizonak Errioxara joango dira zapatuan, orain arteko zazpi partiduak irabazi dituen LBC Cocinas taldearen kantxara. Tabirako-Baqué bederatzigarren dago sailkapenean, hiru garaipen eta lau porrotegaz. Azken neurketa irabazi egin zuen etxean Kantabriako Pielagos taldearen kontra partidu borrokatu baten ostean eta animo biziberrituekin egingo dio aurre mailako oilarrari. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!