"Ohiko dimentsioa" hartuko du Durangoko Azokaren 57. edizioak

Aritz Maldonado 2022ko aza. 24a, 14:32

Durangoko Azokako guneetako arduradunak.

930 nobedade egongo dira aurtengo Durangoko Azokan, eta "pandemia aurreko dimentsioetara" itzuli gura du. Abenduaren 7an hasiko da Ikasle Goizagaz, eta abenduaren 11ra arte luzatuko da. 

Ia 250 stand egongo dira Landako Gunean 57. Durangoko Azokan, eta bertan 930 nobedade aurkeztuko dituzte: 689 liburu, 141 musika produktu, 46 aldizkari eta bestelako 54 lan. "Urte berezi biren ondoren euskal kulturaren eztanda ospatu gura dugu. Euskal kultura bor-bor izango dugu edizio honetan. Azken urte bietan testuinguru konplikatua izan arren, azokari eustea lortu dugu denon taupadari eskerrak. Orain euskal kulturaren plazari bizia emateko momentua helduko da, bere gune eta espazio guztietan", azaldu du Beñat Gaztelurrutia Gerediaga elkarteko koordinatzaileak; 250 kultur ekitaldi egongo dira, baita ere. Egitaraua aurkezteko prentsaurrekoa eskaini dute gaur antolatzaileek eta gune bakoitzeko arduradunek Webgunean ikusi daiteke egitaraua osorik: https://durangokoazoka.eus/eu.

'DA PRO!' eta 'Zu non han DA'

Durangoko Azokak aurretik eta ondoren ere izango ditu ekitaldiak. Abenduaren 5ean DA PRO! sortzaileentzako topaketa pro- fesionalak hartuko dituzte San Agustin kulturgunean eta Bizenta Mogel bibliotekan. Musikariek eta familia-ikuskizunen sortzaileek euren proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte.

Bestalde, abenduaren 12tik au- rrera, 'Zu non han DA!' ekimenagaz Azokako nobedadeak Euskal Herri osoko 132 saltokitan egongo dira. Azokak irauten duen egune- tan online denda ere egongo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!