Durangoko udal zergek bere horretan jarraituko dute datorren urtean

Anboto 2022ko aza. 22a, 15:11

Gobernu taldeak prezio publikoak, tasak eta zergak "izoztea" erabaki du. 

Durangoko gobernu taldeak dauden moduan utziko ditu 2023ko zergak. Aurtengoekin alderatuta ez du gorabeherarik ezartzea erabaki. Horrek esan gura du, osoko bilkurak halantxik erabakitzen badu, dauden kopuruetan mantenduko direla Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, Jarduera Ekonomikoena, Ibilgailuen gaineko Zerga eta Eraikuntza, Instalazio eta Obren gainekoa. Udalak "ahal duen guztian" lagundu gura du herritarrei "karga ekonomikoak arindu" eta "kalitatezko zerbitzu publikoak" mantentzeko. Hori dela eta "zergen progresibitatearen alde" egingo dutela adierazi dute, "kolektibo ahulek ez dezaten gehien kobratzen dutenen pareko zergak ordaindu". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!