Gorabidek 60 urtean egindako lana goraipatu dute

Anboto 2022ko aza. 21a, 10:00

Gorabideren zerbitzuan Durangoko 87 familiak parte hartzen dute. Udalak elkartearen lana eskertu du.

Ima Garrastatxu alkateak eta Julián Ríos alkateordeak Gorabide elkarteko ordezkaritza bat hartu dute udaletxean. Gorabide elkarteko 87 familia durangarrak dira, eta beste 115 durangarrek Lantegi Batuak erakundean egiten dute lan. Azken hau Gorabidek berak sortu zuen 1983an. “Udalerri honetako pertsona guztiak durangarrak dira. Oso gustura sentitzen dira kaleetan, parkeetan, pasealekuetan eta bidegorrietan, eta, batez ere, ahal duten guztian laguntzen dute, beren gaitasunak erakutsiz. Horren adibide da eguneko
zentroko erabiltzaileek Durango Irratiko programarekin egiten dutena, Herria elkarteko sanjuanadetako figurak eginez edo Udaleko Immigrazio Arloak antolatutako musika topaketan parte hartuz", esan dute Gorabideko kideek. Garrastatxuk eta Riosek “pertsona guztientzako Durango eta gizarte bat eraikitzen jarraitzeko beharra” aldarrikatu dute. “Horretarako, pertsona guztien inklusioa eta ikusgarritasuna sustatzeko lanean jarraitu behar dugu, eta hori gertatzen da erakundeok inbertitzen jarraitzen dugulako gizarte-zerbitzuak hobetzeko”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!