Durangoko Udalak Gabonetako erakusleihoen lehiaketa antolatu du herriko dendetako salerosketak sustatzeko helburuagaz. 1.500, 1.000 eta 500 euroko sariak banatuko dituzte hiru irabazleen artean, eta beste 300 euro, Durangoko historia eta ikurrak nabarmentzen dituen saltokiarentzat. Lehiaketan parte hartu gura duten dendariek abenduaren 12tik aurrera izan beharko dituzte erakusleihoak dekoratuta.
Udalak hainbat balorazio irizpide markatu ditu: erakusleihoaren kalitate estetikoa (50 puntu gehienez), originaltasuna eta sormena produktuaren erakusketan (25 puntu) eta Durangoko historiarekin zein sinbologiarekin duen lotura (25 puntu). Lehiaketan parte hartu gura duten dendariek eskabidea aurkeztu beharko dute www.durango.eus atarian, eta salbuespen modura, Herritarren Arreta Zerbitzuan. Lehiaketaren oinarriak hemen kontsultatu daitezke.