Bihar irekiko dute JAEDen urteroko stand solidarioa Durangon

Anboto 2022ko aza. 17a, 11:17

(Artxiboko irudia)

Aurten 65.000 txartel jarriko dituzte eskuragarri.

JAED elkartearen stand solidarioa bariku honetan, 18:00etan, irekiko dute Andra Mariko elizpean. Aurten 65.000 txartel egongo dira eskuragarri, bakoitza 1,5 eurotan. Txartelak erosten dituzten lehenengoek opari bat izango dute: Gozatu gozotegiak egindako gozoak. Gozatuk 10 urte betetzen ditu aurten eta JAEDekin elkarlanean ospatuko du.

Txartelen bat erosten dutenek, 50 oparietako bat irabazteko aukera izango dute. Sari nagusia Renault Clio markako autoa da. Kanarietarako bidaia, BH Expert A4592 mendi bizikleta eta mahaiko ordenagailua dira zozketako beste sari batzuk.

Aurtengo zozketa 2023ko urtarrilaren 8an, 13:30ean, egingo dute Kalebarriako lokalean. "Izan ere, orduan elizpea ez da erabilgarri egongo obrengatik", zehaztu dute JAED-etik.

JAED-en loteria

JAED-en urteroko Gabonetako Loteria ere eskuragarri jarriko dute betiko zenbakiarekin: 51.384. Durangon eta Iurretan ohiko establezimenduetan eskuratu ahalko da.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!