Alba Landaluce Athleticeko nutrizionistak hitzaldia eskainiko du Durangon, eguenean

Anboto 2022ko aza. 30a, 11:47

Durango Rugby Taldeak antolatuta, klubak Goienkalen duen egoitzan izango da.

Ostegun honetan —abenduak 1— Alba Landaluze Athletic Clubeko nutrizionistak 'Elikadura kirolean' izeneko hitzaldia eskainiko du DRTk Durangoko Goienkalen duen egoitzan. 19:00etan hasiko den berbaldian elikadurak kirolaren jardunean duen garrantziari buruz jardungo du Landalucek.

Bertaratu ezin duenak, interneten streaming bidez ere jarraitu ahalko du hitzaldia www.durangorugby.eus atariaren bidez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!