'Jaizale kalez kale, auzoz auzo neguan' programa aurkeztu dute

Anboto 2022ko aza. 15a, 11:22

Jaizale Durangaldeko txistulari taldeak kalejirak eskainiko ditu martxora arte. Aurten, berritzearen aldeko apustua egingo du taldeak, horretarako, kalejiretan txistu ikasle gazteak sartuz. 

Prozesu horretan, Bartolome Ertzilla Musika Eskolaren "laguntza etengabea" eskertu du Jaizalek. Kalejirez gainera, kontzertuak ere iragarri ditu txistulari taldeak. 

Kalejiren datak:

  • Azaroak 22: Santa Zezilia musikariaren eguna.
  • Azaroak 27: Santa Zeziliaren errepikapena.
  • Abenduak 8: Kalejira Durangoko Azoka animatzeko.
  • Abenduak 24: Olentzero eguneko kalejira.
  • 2023ko martxoak 11: Kalejira La Musgaña taldearen kontzertuari hasiera emateko. 

Kontzertuen datak:

  • Abenduak 18: Gabonetako txistu kontzertua.
  • 2023ko martxoaren 11: La Musgaña.
  • Martxoan (data zehaztu gabe): Durangaldeko Txistularien Eguna Otxandion. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!