Tabirakok elkartasun kanpainagaz ateratako 1.200 euro eman dizkio Durangoko Minbiziaren aurkako Elkarteari

Anboto 2022ko aza. 15a, 10:30

Tabirakoko presidente Alica Gomezek emakumeen asteburuko partiduaren atsenaldian eman zien txekea Durangoko Minbiziaren aurkako Elkarteko kideei.

Urriaren 19an, Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Tabirako saskibaloi taldeak ekimen solidario bat abiatu zuen: sudadera bereziak kaleratu zituen egun horri dagokion lazo bereizgarriarekin eta Tabirakoren letrekin. Ekimen horrekin 1.200 euro atera dituzte eta batutako diru guztia Durangoko Minbiziaren aurkako Elkarteari eman zioten joan zen asteburuko partiduaren atsedenaldian. Ondoren, familia argazkia atera zuten elkarrekin.

Tabirakoko ordezkariak gustura daude ekimenaren erantzunarekin eta eskerrak eman dizkie asteburuan Landako kiroldegira gerturatu ziren Durangoko Udaleko, Mankomunitateko, Cafés Baquéko eta Durango Kirolakeko ordezkariei, eta baita presidente ohiei eta klubeko babesleei ere.

(Argazkiak: Tin Urkijo)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!