Sutea piztu da Durangoko Txibitena kaleko etxebizitza bateko sukaldean

Anboto 2022ko aza. 13a, 21:24

Udaltzainek sutea itzali dute. Pertsona bat anbulatorioan artatu dute.

Sutea piztu da Durangoko Txibitena kaleko etxebizitza batean, 20:20 inguruan. Ertzaintzak azaldu duenez, sukaldean sortu da sutea. Udaltzainak bertaratu egin dira eta sutea itzali dute. Sutearen ondorioz, osasun zerbitzuek pertsona bat anbulatorioan artatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!