[EGITARAUA] 'Bideak gurutzatuz' egitasmoaren seigarren edizioa aurkeztu dute

Anboto 2022ko aza. 10a, 13:32

Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekak eta udaleko inmigrazio sailak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Edizio honen helburua pertsona migratuek emigratzeko izandako arrazoiak ikustaraztea dela adierazi dute antolatzaileek ohar baten bidez. "Gaur egungo migrazio-mugimendu askoren atzean dauden faktore soziopolitikoak, gatazka armatuak, indarkeria, giza eskubideen urraketak, jazarpen etnikoa, erlijiosoa, politikoa edo sexu orientazioari dagokiona edota klima aldaketa daude; historian ez da egon horrelako giza mugikortasuna eragin duen aurrekaririk", azaldu dute.

AZAROAK 16, EGUAZTENA

  • 18:00 Patricia Simonen hitzaldia, 'Un viaje con quienes se resisten a ser gobernados por el odio'.

AZAROAK 18, BARIKUA

  • 18:00 'La ruta de la discriminación para las personas refugiadas' Rosabel Argote (Zehar-Errefuxiatuekin), eta Mikel Mazkiaran (SOS Arrazakeria Gipuzkoa).

AZAROAK 23, EGUAZTENA

  • 18:30 Giza biblioteka

AZAROAK 28, ASTELEHENA

  • 19:00 'Los colmillos del Camazotz' liburuaren aurkezpena Javi Bucesen eskutik.

AZAROAK 29, MARTITZENA

  • 18:30 'Guatemala 1982', zineforuma.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!