Zapatuan Gau Krosa egingo dute Durangoko Alde Zaharretik

Joseba Derteano 2022ko aza. 10a, 09:12

Zapatu honetan Durangoko Gau Krosa egingo dute Durangon, Sekulebedarra klubak antolatuta. Aurtengo nobedade nagusia da ezin daitekeela izen-ematea Internetez aurretik egin; egunean bertan egin beharko da, lasterketa hasi aurretik. Izen-ematerako mahaiak 16:00etatik 16:30era bitartean ipiniko dituzte, Santa Anan.

Lasterketak hiru mailatakoak izango dira eta Santa Anatik hasiko dira. 17:30ean 10 urtera artekoa hasiko da eta 17:40an 11tik 15 urtera artekoa. Parte hartzea doakoa da bietan. Nagusien lasterketa 18:00etan hasiko da. Maila honetan 10 euro da parte hartzea. Ibilbideak bost kilometro ditu eta Alde Zaharretik zehar izango da.

Durangoko Gau Krosak etapa bi izan ditu. 2015etik 2019rako bost aldiak Durangaldea Running taldeak antolatu zituen. Ondoren, urte bian ez zen egin. Iaztik berriro dago martxan, baina Sekulebedarra taldeak antolatzen du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!