Urriaren 19an, Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Tabirako saskibaloi taldeak ekimen solidario bat abiatu zuen: sudadera bereziak kaleratu zituzten egun horri dagokion lazo bereizgarriarekin eta Tabirakoren letrekin. Orain, salmentarekin ateratako diru guztia Durangoko Minbiziaren aurkako elkarteari emango diote.
Ekimena domeka eguerdian izango da, Tabirako Baqueko emakumeen talde nagusiak Errioxako ABN Najerilla taldearen kontra Landako kiroldegian jokatuko duen partiduko atsedenaldian, hain zuzen. Partidua 12:00etan hasiko da.
Gainera, partiduaren amaieran, familia argazki bat aterako dute sudadera arrosa jantzita daramaten guztien artean.