Jesus Astigarraga durangarra hil da gaur, 90 urtegaz. Durangoko udaleko aparejadorea izan zen urte askoan. Durangoko kulturgintzan egitasmo garrantzitsuen sorreran parte hartu zuen. Joan zen astean hil zen Leopoldo Zugaza kultur sustatzailea lagun handia zuen.
Astigarragak eta Zugazak Hitz liburu denda sortu zuten. Gerediaga elkarteko sortzaileen taldean ere parte hartu zuten. Kurutziaga ikastolaren sorreran ere bat egin zuten. Astigarragak Kurutziaga ikastolaren sorreran parte hartu zuen. Sasoi baten eskolak bere etxean ere eman zituztela gogoratu dute bere senitartekoek. Astigarraga gertutik ezagutu dutenek diotenez, kultur arloan lan egiterako orduan lehenengo lerroan egoten zen arren, publikoki diskrezioa maite zuen.
50. Durangoko Azoka: 2015eko abenduaren 5a, larunbata. Argizaiola sarien banaketa San Agustinen (Szenatokia): Karrika antzerki taldearen ikuskizuna eta Gerediaga Elkarteko sortzaileei omen-saria. Argazkia: Gerediaga elkartea.