Alpino Tabirak mendiko materialen merkatua egingo du barikuan eta zapatuan

Anboto 2022ko aza. 8a, 11:30

Bigarren eskuko materiala eskuratzeko modua egongo da.

Durangoko Alpino Tabira mendi klubak mendiko materialen merkatu txikia antolatuko du barikuan eta zapatuan. Urtero lez, jendeak mendiarekin zerikusia duten produktuak eramaten ditu mendi klubera, eta haiek salgai jartzen dituzte bigarren eskuko materialen merkatutxo bat eginda.

Merkatua Alpino Tabirak Goienkalen duen egoitzan egingo dute. Barikuan, arratsaldez antolatuko dute, 17:00etatik 21:00etara. Zapatuan, berriz, goiz nahiz arratsalde egongo dira: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. 

Salgai jarri gura diren materialak gaur (azaroak 8) eta eguaztenean (azaroak 10) jasoko dituzte, 19:00etatik 20:00etara, Alpinoren lokalean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!