[BIDEOA] Eskualdeko hiru aretok bat egin dute asteburuan 'Celestina infernal' eskaintzeko

Anboto 2022ko aza. 4a, 18:00

Barikuan Elorrioko Arriolan (20:00etan), zapatuan Zornotza Aretoan (20:00etan) eta domekan Durangoko San Agustin kulturgunean (19:00etan) eskainiko ditu Teatro Corsariok emanaldiak. 

Celestina Infernal helduentzako txotxongilo ikuskizuna da; konpainia hau 1982an sortu zen, eta ibilbide luze eta oparoan Frantzian, Mexikon, AEBetan edota Txinan egon dira beraien lanak aurkezten. Celestina Infernalen txotxongiloak giza proportzioko panpinak dira; Celestina protagonistari Melibea Calistoz maitemintzeko enkargua iristen zaio berriro gazte izatea, eta plazer galduez gozatzen saiatu gura duenean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!