Zinema dokumentala eta film laburrak baliatuz, munduko zenbait gatazkaren inguruan sentsibilizatzea da zinemaldiaren helburua. Saharako gatazkak pisu berezia izango du Fokuan-en, baina beste errealitate batzuk ere landuko dira, hala nola Europar Batasunak dituen muga-politikak edo milaka pertsonek Afrikatik Europarako bidean bizitakoak.
Film emanaldiak hiru ostegunetan izango dira, Durangoko Zugaza zineman: Azaroaren 10ean, azaroaren 17 eta abenduaren 15ean. Emanaldiak 19.00etan hasiko dira. Sarrerak doakoak izango dira eta Zugaza zineman eskuratu ahalko dira emanaldia baino astebete lehenagotik hasita.
EMANALDIAK
- Azaroak 10, 19:00etan: 'Colis Suspect' (90 minutu).
- Azaroak 17, 19:00etan: 'El Camino' (101 minutu).
- Abenduak 15, 19:00etan: 'Running home' (29 min.), 'En busca de Tirfas' (14 min.) eta 'Dajla. Cine y olvido' (15 min.)
Rio de Oroko Mikel del Arco eta Durangoko Udaleko Julian Rios ekimeneko kartelarekin.