Durangoko Kulturala garaipen bila azken sailkatuaren etxera, ligako goiko postuen haria ez galtzeko

Joseba Derteano 2022ko aza. 4a, 12:00

Joan zen asteburuko partidua estropezu lez hartu daiteke. Ondarroako Aurrera taldeak hiru puntuak eraman zituen Tabiratik, ezustean: 0-2. Kostaldeko taldeak laugarren minutuan sartu zuten lehenengo gola, eta 45.ean bigarrena. Gol psikologikoak biak, hasiera-hasieran eta lehenengo zatiko hondarrean. Bigarren zatian Durangoko Kulturalak eginahalak egin zituen gutxienez markagailua orekatzeko, baina alferrik. 

Orain arte Tabiran jokaturiko partiduetako datuak ez dira onak: hiru porrot eta garaipen bat. Etxetik kanpora hobeto dabiltza, jokaturiko partiduen erdiak irabazita. Asteburuan aukera ona dute estatistika hori hobetzeko, Aurrera de Vitoria azken sailkatuaren zelaia bisitatuko dute eta. Gasteizko taldeak etxean jokaturiko lau partiduak galdu ditu. Garaipen bategaz, lehenengo zazpi sailkatuen artean mantenduko litzateke Durangoko kluba.

Ohorezko Mailan, ezinean
Maila bat beherago, Bizkaiko Ohorezko Mailan, oraingoz nahi eta ezinean dabiltza eskualdeko hiru ordezkariak. Iurretako dago hiruretatik ondoen kokatuta, jaitsieratik puntu bira. Elorrio eta Abadiño, ostera, jaitsiera postuetan daude berriro. Azken horrek, Abadiñok, joan zen denboraldian lortu zuen Lehentasunezko Mailatik Ohorezko Mailara igotzea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!