Naiz Market merkatu egingo dute zapatu honetan, 10:30etik 20:30era, Andra Mariko elizpean. Merkatu alternatibo honek eskualdeko eta inguruetako ekintzaileen postuak batuko ditu.
Merkatuan egongo diren eskualdeko marken artean Durangoko Halo (bitxiak), Elorrioko Arima Basque Brand (arropa) eta Abadiñoko Artizar (poltsak…) aipatu daitezke, besteak beste. Hauek dira Andra Mariko elizpean batuko diren beste marka batzuk: Ciaobellaido, Matxetenekua, Haica Nana, Ongizate, Enara Arte Textil, A.G.T.Z. Planeta, Enara Artesania, Mad, Biobizi, Xaboipunpuila, Dulce Xaboia, Andrea Nieto Jewels, Chic&Txik, Aine Bisuteria, Sinergias Kármicas, Mama Galapaga, Minik, Flor de Awita eta Belle Lupe.
Mañekoren janari postu bat ere egongo da.