Durangoko atletismo pistan master mailako Espainiako Kopako lehiatuko dute domekan

Anboto 2022ko urr. 28a, 14:08

Master mistoen mailan, kluben arteko txapelketa izango da.

Espainiako atletismo federazio, Euskadiko federazio eta Durango Kirol Taldearen (DKT) artean antolatuko dute ekimena. Aurten 12 taldek parte hartuko dute eta euren artean dago DKT. Lehenengo probak 10:00etan hasiko dira eta azkenengoa, errelebo proba, 13:30an.

Taldeak mistoak dira. 2021an parte hartzaileen %65 gizonak izan ziren eta %35 emakumeak. Aurtengo txapelketa ia parekidea izango da eta parte hartzaileen %45 emakumeak izango dira. Azpimarratzekoa da iaz azpitxapeldun geratu zen DKTk gizonak baino emakume gehiago aurkeztu zituela (%54).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!