Tabirako Baqueko gizonek ligako bigarren garaipena eskuratu dute

Anboto 2022ko urr. 27a, 16:07

Real Valladolid taldea baino gehiago izan dira: 88-76.

Tabirako Baqueko gizonen talde nagusiak denboraldiko bigarren garaipena eskuratu zuen joan zen asteburuan, ligako hirugarren partiduan. Landako Kiroldegian jokatutako partiduan 88-76 menderatu zuten Real Valladolid taldea. Durangarrak aurretik joan ziren laurden guztietan: 23-11 / 43-36 / 63-54 eta 88-76. Asteburu honetan Santurtziren kontrako derbia jokatuko dute.

Emakumeen talde nagusiak, berriz, galdu egin zuen etxetik kanpora Ibaizabalen kontra: 66-52. Lehenengo laurdena aurretik amaitu zuten (12-16) baina bigarrenean baloi asko galdu zituzten eta atzetik heldu ziren atsedenaldira: 34-25. Hirugarren laurdenean durangarrek errekakzionatu egin zuten (4-17ko partziala), baina azken laurdenean ez ziren euren mailan ibili.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!