Laugarren urtez, Durangoko Azokak DA! PRO sortzaile eta programatzaileen arteko topagune profesionala antolatuko du. Abenduaren 5ean egingo dute aurtengoa, Durangoko Azoka hasi baino egun bi lehenago. Gune bitan egingo dute: Bizenta Mogel bibliotekan eta San Agustin kul- turgunean. Musikariek eta bestelako sortzaileek euren proiektu berriak aurkeztu ahal izango
dituzte teknikari eta profesionalen artean. Beñat Gaztelurrutia Gerediaga elkarteko koordinatzailearen berbetan, estrategikoa da Azokarako topagunea. "Kulturaren plaza profesionalentzako topagunea izatea da gure helburua, etorkizunean proiektu berriak sortzea bultzatzeko". Durangoko Azokagaz gainera, BBK-k, Musika Bulegoak, Bizenta Mogel bibliotekak eta Berbaro elkarteak parte hartuko dute proiektu honetan.