Eneko Diez durangarrak domina bi eskuratu ditu asteburuan Valentzian jokatutako Europako Txapelketan. 82 kiloko kategorian lehiatu zen jiu-jitsulari durangarra, kimonoagaz eta kimono barik. Eta bietan nagusitasunez menderatu zituen aurkariak.
Madrilgo Chekmat taldean dabilen 23 urteko Diezek, eta Durangaldera etortzen denean BSGMatiena gimnasioan entrenatzen du.