Auto batek oinezko bat harrapatu du Durangon, Landako etorbideko zebrabide batean

Anboto 2022ko urr. 25a, 19:08

Anbulantzia, Landako etorbidean, ospitalera bidean.

Istripua 18:00 inguruan gertatu da.

Gaur, 18:00 inguruan, auto batek oinezko bat harrapatu du Landako etorbideko zebrabide batean; Landako Guneko aparkalekuko irteeran dagoen zebrabidean, hain zuzen. Anbulantzia bat bertaratu da eta osasun zerbitzukoek tokian bertan artatu dute zauritua, ospitalera eraman aurretik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!