Durangoko jaiak

[ARGAZKI GALERIA] Otamotzenan antolaturiko jai ekitaldiek auzotarren erantzun zabala jaso dute

Anboto 2022ko urr. 18a, 10:45

Herria Auzo Elkarteko kideek modu positiboan baloratu dituzte Durangoko jaien baitan Otamotzenan antolatu diren ekitaldiak. Domekan "egun borobila" ospatu zuten, erromeria eta talo tailerra lagun.

Herria Auzo Elkarteak "esker ona" adierazi die udalari eta auzotarrei, "aldirietako auzoak jaien egitarauan barneratzeko egin duten ahaleginagatik", eta "ekimenari babes zabala" emateagatik. Domekakoa "jai egun borobila" izan zela adierazi du Auzo Elkarteak. Txitxiburduntziak eta talo tailerrek "egundoko arrakasta" izan zutela adierazi dute. "Datu bat aipatzearren, 220 txorizotik gora saldu ziren arratsaldean, eta tailerretan 100 neska-mutiko inguruk parte hartu zuten", azaldu dute elkartetik. Egunari Gora Herria taldearen erromeriagaz eman zioten bukaera. Txorizo salmentan baturiko dirua Ekuadorrera bideratuko dute, hango Riobamba hezkuntza proiektura. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!