Durangoko jaiei amaiera emateko erreka garbiketa egingo dute. Udalak, arrantza eta ehiza elkarteak, Jai Batzordeak, Auzo Alai elkarteak, Juan Itziar kultur elkarteak, Ourdaibyk eta Marisatsak antolatu dute ekintza. Garbiketa 11:00etatik 13:30etara egingo da herriko hainbat erreka gunetan. Bertan parte hartu gura duenak 11:00etan Pinondo Etxean egon beharko du. Antolatzaileek eskularruak, salabardoak, pintzak eta zabor-poltsak eramango dituzte. Hala ere, parte hartzaileek euren kabuz eraman beharko dituzte oinetako eta arropa egokiak. Udalak auzolanean lan egiteko deia egin du.