Maskulinitate disidenteak lantzeko ikastaroa eskainiko dute Zornotzan

Anboto 2022ko urr. 17a, 10:47

Ikastaroa 15-18 urte bitarteko mutilei zuzenduta dago. Tailerraren helburua "etorkizuneko gizonak kontzientziatzea" da, "maskulinitateak, banakakoak zein kolektiboak, zelan eragiten duen" aztertuta. Azaroaren 4an egingo dute. Bestalde, hilekoari eta elikadura kontzienteari buruzko ikastaroak ere egingo dituzte.

Zornotzako Udalak feminismoa eta gaztera batzeko hiru tailer antolatu ditu jabekuntza programaren baitan. Euretako bat Mutilok/Gizonok zer? Maskulinitate disidenteak ikastaroa da. Udalak azaldu duenez, "mutilen inplikazioa funtsezkoa da berdintasun prozesuetan eta haien parte hartzea beharrezkoa da hori lantzeko". Tailerra 15-18 urte bitarteko mutilei zuzenduta dago. Tailerra azaroaren 4an izango da 18:00etatik 20:00etara.

Beste ikastaro bat hilekoa aztertzeari buruzkoa izango da. Coachinga eta yoga landuko dituzte horretarako. Bertaratzen diren "neska gazteek hilekoaren intrusio patriarkalari ekiteko oinarrizko ezagutzak eskuratuko dituzte", udalaren berbetan. Tailerra urriaren 22an izango da 10:00etatik 14:00etara, eta 16-20 urte bitarteko neskei zuzenduta dago.

Azkenik, elikadura kontzientea lantzeko ikastaroa ere egingo dute. Tailerra 16 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Udalaren berbetan, "tailer honek elikaduraren inguruan ikasteko eta egunerokoan oinarrizko ohiturak eta tresnak integratzeko garrantzian sakonduko du,  janariaz gozatu ahal izateko, kezkatu gabe eta sufrimendu-iturri izan gabe". Ikastaroak azaroaren 12an eta 19 izango dira, 10:00etatik 14:00etara. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!