[ARGAZKI GALERIA] Ostadar koloreko aldarriek “eztanda” egin dute Durangon

Anboto 2022ko urr. 15a, 19:32

Kuir Eztanda taldeak Karropoteo transmaribibolloa egin du arratsalde honetan. “Bigarren maila batean, erdi ezkutuan” eta “armairu barruan” egondako Durango “begien aurrean” ipini dute. 

Gurdi ibiltari bat, armairu ibiltari bat eta herritarrak armairu horren “barrutik” irteteko ekintzak. Hori guztia eta gehiago musika dosi apur batekin eta purpurina dosi askorekin. Durangoko LGTBIQ+ komunitateko kide batzuek Kuir Eztanda egin dute gaur. Kalera atera dituzte ostadar koloreko aldarrikapenak. “Sexiliora” jo beharrik barik, sexualitatea, generoa eta identitatea herrian bertan bizitzea aldarrikatu dute. Karropoteoak Pinondotik irten du 18:00ak pasatxotan. Goienkalen sartuta, jendetza batu da bertara. Taldeak “geratzeko etorri” dela esan du. “Arau zisheterosexuala eztandaraztera” deitu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!