Eguerdi honetan txupinazo txikia bota dute Durangoko umeek. Aurten Landako Eskolako umeei egokitu zaie pregoia jendarteratu eta txapligoa botatzea. 6 ikasle, Lehen Hezkuntzako ikasturte bakoitzeko ume bat, igo dira udaletxe balkoira. Bertso bi bota dituzte. Izurria atzean utzi eta gozatzera deitu dute.