Gookapi familientzako eta umeentzako sortutako eduki digitalen plataforma euskalduna da. Domekan Iratxoen Kantu Sekretuak ikuskizuna eskainiko dute Andra Mariko elizpean. Iratxoekin, 3D abatar elkar eragileekin eta koreografiekin osaturiko emanaldia izango da, Pintxo, Mithy, Liz, Hur, Xira, Maisu Jakintsu eta bestelako iratxoak batuko dituena. Ikuskizunean Txapelpunk taldeko Iñigito abeslariak, Naia Petralanda dantzariak eta Andrea Covadonga eta Ugaitz Alegria aktoreek parte hartuko dute.
Emanaldia bukatutakoan, Gookapiko mundu magikoaz gozatzen jarraitzeko aukera egongo da, Gookapiren Youtubeko kanalean zein web atarian. Iratxo bakoitzaren eskutik umeek eskulanak, sukaldaritza errezetak, esperimentuak, klima aldaketari buruzko bideo didaktikoak eta Euskal Herriko bazter naturalei buruzkoak ezagutu ahalko dituzte, euskaraz.