Gatz gutxitxo duela? Gatz askotxo? Berdin dio. Txosnaguneko paella lehiaketan lagunartea eta umore ona nagusitu dira gaur, eta horixe da hain zuzen ere inporta duena. Makina bat kuadrilla batu da eguerdi honetan Landako Gunean, arrozik zaporetsuena prestatzeko lanetan. Kanpoan, artisauen azoka egon da. Bestalde, San Fausto auzoan ere paella txapelketa egiten dabiltza. On egin!