Durangoko jaiak

Itaiak etxeratze kolektiboak antolatu ditu Durangoko jai eremutik etxera doazen emakumeak laguntzeko

Ekaitz Herrera 2022ko urr. 11a, 15:28

Durangaldeko Itaiak Durangon egindako elkarretaratzea, aurtengo ekainean.

Etxeratze kolektiboak jaietako bariku bietan eta zapatu bietan egingo dituzte. Goizaldeko 02:00etan barikuetan, eta goizaldeko 02:00etan eta 05:00etan zapatuetan.

Durangoko jaiak direla eta, Itaia antolakundeak etxeratze kolektiboak antolatu ditu goizaldeko ordu txikietan jai gunetik etxera doazen emakumeak laguntzeko. Antolakundearen berbetan, indarkeria matxistak "forma berriak" garatu ditu eta "horien normalizazioa ematen" ari da gizartean. "Jai-eredu kapitalistan" eraso matxistak gertatzeko testuinguru "ezinhobea" sortzen dela iritzi dio Itaiak, eta gaineratu du erasoei  "urgentziaz" erantzun behar zaiela. Etxeratze kolektiboak jaietako bariku bietan eta zapatu bietan egingo dituzte. Goizeko 02:00etan barikuetan, eta goizeko 02:00etan eta 05:00etan zapatuetan. Etxeratzerako irteera puntua garai bateko Sapuetxearen aurrealdea izango da.

"Emakume langileok independentziaz antolatu eta indarkeria matxista desagertzera bidean aurrerapausoak ematea dugu helburu", adierazi du antolakundeak. Etxeratzeetan izena eman gura duenak 688846841 telefonora jo dezake.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!