Durangoko jaiak

JAED elkarteak 6.000 zapi solidario kaleratu ditu Durangoko jaiei begira

Anboto 2022ko urr. 6a, 11:38

Gaur ipiniko dituzte salgai elkarteari atxikitako establezimenduetan.

JAED elkarteak Durangoko jaietan erabiltzeko zapiak kaleratu ditu. 6.000 zapi ipiniko dituzte salgai, 2019ko jaietan kaleratutako kopuru bera. Aurtengo urteari dagokion inskripzioaz aparte, 2020 eta 2021 urteetakoak ipini dituzte zapiaren diseinuan, ospatu ezin izandako jaien omenez. Elkartetik jakinarazi dutenez, zapiak gaur banatuko dituzte elkarteari atxikitako establezimenduetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!