Durangaldeko Itaiak indarkeria matxistari aurre egiteko asanblada irekia deitu du. Antolakundeak inkesta bat ipini zuen martxan irailaren bukaeran, Goienkaleko jaietan. Galdeketagaz herriko eta jai-giroko egoera zelakoa den aztertu gura izan dute. Jasotako emaitzen arabera, Itaiak dio "argi" geratu dela "Durangon indarkeria matxista arazo erreal bat dela". Era berean, "emakume askok egoera horri aurre egiteko erantzun espontaneo eta indibidualak ematen dituztela" ikusi dute. Horregatik, "erantzun hauek modu kolektiboan antolatzeko asanblada irekia" deitu dute urriaren 7rako. Bariku honetan egingo dute asanblada, Andragunean, 18:30etan.
Inkestaren emaitzak
Durangaldeko Itaiaren arabera, inkesta erantzun zuten 16 eta 23 urte bitartekoetatik "%78,2k erasoren bat jasan du edo kasuren bat ezagutzen duela erantzun du". Eraso horiek "kalean, etxera bidean zein tabernetan" gertatu direla jakinarazi dute.