Makallau Saltsanek produktu berri bat eskainiko du gaurtik aurrera: Portugalgo bakailaoa. Horren aurkezpen eta dastaketa ekitaldia egingo dute gaur, arratsaldeko 19:00etan, Saltsanek Kalebarria kalean daukan dendan. Ekitaldiko edukiera mugatua denez, Makallau Saltsaneko kideek erreserba egiteko eskaria egin dute. Horretarako Saltsanen sare sozialetara mezua bidali edo Makallau Saltsanera bertara jo behar da.